Loading...

ITSASO ONDOKO TABERNA


  • Familiarteko giroa duen establezimendu bat

    Ezin hobea aterpe hartzeko negu hotz eta hezeetan, eta terrazako eguzkiarekin gozatzeko uda epel eta eguzkitsuetan.

  • Jatetxearen kalitatea gure tabernan

    Gure pintxoen, anoen eta ogitartekoen karta gure sukaldaritza-eskaintzaren mailan dago, eta ez zaitu hotz utziko.

  • Kafea eta gozoki apartak

    Gozokiak egunero laberatzen ditugu, apetazko gosari eta askariekin gozatzeko.

  • Itsaso aurrean erlaxatzearen plazera

    Gozamena da hondartza ondoko terrazan esertzea, eta gure ardoen, garagardoen, kafeen eta likoreen… karta dastatzea.

thumbnail

Itsasoa, zure ohola, garagardo bat eta pintxoa

Guk asmatu dugu, onar dezagun. Baina, nola ez zara tentaldian eroriko? Hondartzatik 10 metro eskasera gaude, itsasoaren eta zure etxearen artean, pauso batera. Zure lagunekin gozatzen jarraitzeko aitzakia izango gara, olatuen gainean ibili ondoren erlaxatzeko, merezi duzun kalitatearekin.

Bazatoz?

[2] Bar - AfterSurf (eu)

Gosariak, janaurrekoak, pintxoak, ogitartekoak eta kopak girorik onenean


Mozaico de fotos

Gure taberna, familiarteko giroarekin, leku bikaina da artepe hartzeko negu hotz eta hezeetan, eta terrazako eguzkiarekin gozatzeko uda epel eta eguzkitsuetan. Gure asmoa da gure jatetxearen sentsazioak tabernara eramatea, hotz utziko ez zaituzten pintxoez, anoez eta ogitartekoez osatutako karta batekin. Gainera, gozokiak egunero laberatzen ditugu, apetazko gosari eta askariekin goza dezazun.

Karlos Arguiñanoren oihartzuna

Euskal chef ezagunaren seme-alabetako bostek lekukoa hartu diote, establezimendu hau administratu eta kudeatzeko eta egiten duten guztian kalitaterik onena eskaintzen jarraitzeko: bikaintasuna eta kalitatea hotelean, jatetxean, tabernan eta gozotegian.

Adelina E Nashua, Nueva Hampshire (eu)

2013ko urrian egon ginen. Langileen arreta eta harrera bikaina izan zen, familiarekin bageunde bezala sentiarazi gintuzten. Gela eta instalazioak garbi-garbi daude, ikuspegiak ezin hobeak, janaria bikaina, jantokia orduz kanpo ireki ziguten zopatxoa hartzeko apeta sartu zitzaigulako... Esan dezakedan gauza bakarra da familiako kide gehiagorekin itzultzea espero dudala.”

Adelina E. tripadvisor.es webgunean - Nashua, Nueva Hampshire

Harremanetarako

Mendilauta kalea, 13 Zarautz (Gipuzkoa) 20800 Espainia

T. (+34) 943130000

Emaila bidali

Enpresa turistikoa

HSS00552 zenbakia

Menu